112. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

Plan berezia, 11. poligonoko 44. eta 45. lurzatien erabilera aldatzeko. Hasierako onespena

Urraulbeitiko Udalak, 2018ko maiatzaren 17an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea jarduketarako plan berezia, Urraulbeitiko Udal Planeko determinazio xehatuen aldaketa puntuala egiteko. Juan Simón Mendioroz Larreak sustatu du eta xedea da Ripodasko 11. poligonoko 44. eta 45. lurzatien erabilera aldatzea, espedientean dagoen 2018ko martxoko agiriarekin bat.

1/2017 Foru Legearen 79. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea tramitatu eginen da eta jendaurrean edukiko hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Jendaurreko aldian, espedientea udal bulegoetan egonen da interesdunen eskura, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Urraulbeitin, 2018ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L1806754