112. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Ordenantza, Gizalegezko jokaeren sustapenari, bideen garbiketari eta espazio publikoen babesari buruzkoa. Hasierako onespena

Torres del Rioko Udalak, 2018ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Gizalegezko jokaeren sustapenari, bideen garbiketari eta espazio publikoen babesari buruzko ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, erabakia eta haren espedientea jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Torres del Rion, 2018ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1806993