2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Jarduera-lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 68.1 artikuluan xedatua betetzearren, aditzera ematen da udal bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.
Sustatzailea: Excavaciones Cañuca SL. Jarduera: eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak tratatzeko planta instalatzea. Tokia: Ceda parajea (32. poligonoa, 843.F lurzatia).
Tafallan, 2018ko maiatzaren 21ean.–Alkate udalburua, Arturo Goldaracena Asa.
Iragarkiaren kodea: L1806752