112. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Aldaketa, Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2018ko maiatzaren 17an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Administrazio elektronikoa arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta entitatearen iragarki oholean paratu ondotik, bizilagunek eta interes legitimodunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Oteitzan, 2018ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1806792