2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
2018ko aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2018ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, ezarritako legezko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zituen entitate honen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko bi espediente.
Espedienteak interesdunen eskura daude, aztertu eta bidezko alegazioak egiteko aukera izan dezaten, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Noain Elortzibarren, 2018ko maiatzaren 28an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.
Iragarkiaren kodea: L1806990