112. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Herri-lurzatiaren okupazioari buruzko espedientea Zuluetako
6. poligonoko 148. lurzatian. Onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2018ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen herri-lurzatiaren okupazioari buruzko espedientea Zuluetako 6. poligonoko 148. lurzatian, Iruñerriko Mankomunitateak sustatua, Zuluetako ponpaketa eta bulkada eraikitzeko; orobat onetsi zituen administrazio baldintzen agiria eta espedienteari lotutako gainerako dokumentazioa, jendaurrean egonen baita hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan xedatuarekin bat.

Noain Elortzibarren, 2018ko maiatzaren 28an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1806989