2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
METAUTEN
Aldaketa, Euskararen erabilera eta sustapena arautzen
dituen ordenantzan. Behin-behineko onespena
Metautengo Udalak, 2018ko maiatzaren 23an egin bilkuran, hartu zuen ondotik ematen den erabakia:
Lehenbizikoa.–Behin-behineko onestea aldaketa Metautengo udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Bigarrena.–Espedientea edukitzea hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Metautenen, 2018ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Andrea Catalá Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1806987