2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MAÑERU
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefizienteak eta karga-tasak
Mañeruko Udalak, 2018ko maiatzaren 3an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen honako hauek onestea: lurren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatuko beharreko koefizienteak, balio-gehikuntza noiz sortzen den kontuan hartuta, eta kuotak zehazteko xedez zerga-oinarriari aplikatu beharreko karga-tasak, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren likidazioaren ondorioetarako. Hauek izanen dira:
URTEAK | KOEFIZIENTEAK | KARGA-TASAK |
Urtebetetik behera | 0,023 | %12 |
1 | 0,023 | %12 |
2 | 0,044 | %12 |
3 | 0,066 | %12 |
4 | 0,060 | %12 |
5 | 0,060 | %12 |
6 | 0,060 | %12 |
7 | 0,060 | %12 |
8 | 0,060 | %12 |
9 | 0,060 | %12 |
10 | 0,060 | %12 |
11 | 0,060 | %12 |
12 | 0,060 | %12 |
13 | 0,060 | %12 |
14 | 0,060 | %12 |
15 | 0,060 | %12 |
16 | 0,210 | %12 |
17 | 0,360 | %12 |
18 | 0,420 | %12 |
19 | 0,450 | %12 |
20 edo hortik gora | 0,460 | %12 |
Koefiziente eta tasa horiek aplikatzekoak izanen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki honen kontra honako errekurtso hauetako edozein jarri ahal dela, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, Mañeruko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Mañerun, 2018ko maiatzaren 18an.–Alkate udalburua, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.
Iragarkiaren kodea: L1806675