2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
Leitzarako eskola-garraioko tasa osagarriak,
DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleentzat. Behin-betiko onespena
Lekunberriko Udalak, 2018ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Leitzarako eskola-garraioko tasa osagarriak DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleentzat.
Hura jendaurrean eduki zen, iragarkia 2018ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, maiatzaren 8an, eta inork ez du alegaziorik, iradokizunik edo erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsi da Leitzarako eskola-garraioko tasa osagarria DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleentzat, eta bere testu osoa iragarki honen eranskinean argitaratzen da.
Lekunberrin, 2018ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Natalia Azcona Mendía.
ERANSKINA
Leitzarako garraioko tasa DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleentzat 387,67 euro.
(Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak urtarrilaren 30ean eman 26/2018 Ebazpenean ezarritako irizpideen arabera; horren bidez, garraiorako banakako laguntzen ordainketa onesten da 2017ko irail, urri, azaro eta abenduari dagokienez).
Iragarkiaren kodea: L1807009