112. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Alkatetzaren 2018ko maiatzaren 18ko 37/2018 Ebazpenaren bidez, alkateak udal honetako zinegotzi Edurne Crelgo Hermosoren esku utzi du heldu den 2018ko ekainaren 30 aldera udaletxean izateko den ezkontza zibila egiteko eskudantzia.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ziraukin, 2018ko maiatzaren 18an.–Alkate udalburua, Victoriano Goldáraz Carmona.

Iragarkiaren kodea: L1806677