2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Aldaketa, Oltza Zendeako udal esparruan euskararen erabilera
eta sustapena arautzen dituen ordenantzan.
Behin betiko onespena
Oltza Zendeako Udalak, 2018ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Oltza Zendeako udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren aldaketa (2018ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialen argitaratua, apirilaren 16an).
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, ordenantza hori behin betiko onetsi eta testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan.
Oltza Zendean, 2018ko maiatzaren 18an.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.
ERANSKINA
Aldaketa, Oltza Zendeako udal esparruan euskararen erabilera
eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren 31. artikuluan
31. artikulua (idazketa berria). Nafarroako Gobernuak ezarriko ditu Foru Komunitateko toponimoak eta lurraldeen, herriguneen eta hiriarteko bideen izen ofizialak, aldez aurretik Euskaltzaindiak txostena eginda, eta horren berri eman beharko dio Parlamentuari. Hiri barruko bideen izenak aldiz, Oltza Zendeako Udalak zehaztuko ditu. Hori horrela, hiri barruko bideen izenak zehazteko irizpidea honako hau izanen da: leku berriak lehendik toponimoa badu, horri emanen zaio lehentasuna. Betiere, Euskaltzaindia, gaian eskumen gorena baitu, izanen da Udalaren organo aholku-emailea.
Iragarkiaren kodea: L1806737