112. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Udalak, 2018ko martxoaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

“Zortzigarrena.–1. aldaketa 2018ko aurrekontu orokorrean.

Hasiera batean onestea 1. aldaketa 2018ko aurrekontu orokorrean, Biurrun-Olkozko hornidura eta saneamendu sareen akatsak zuzentzeko obretarako. Aldaketak 112.131,60 euroko zenbatekoa du, diruzaintzako gerakinaren kargura.

Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten 15 egun baliodunean. Alegaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko, kapituluka laburturik”.

Ohartarazten da erabaki hau tramite egintza dela, eta ezin dela haren aurkako errekurtsorik jarri hura bakarrik hartuta.

Jakinarazten dizugu, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan.

Biurrunen, 2018ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Pablo Labiano Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1806673