2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAKAIKU
1/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Bakaikuko Udalak 2018ko apirilaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zen 1/2018 aurrekontu-aldaketari buruzko espedientea.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284. eta 276. artikuluekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Udalaren Idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko jotzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da.
Bakaikun, 2018ko apirilaren 26an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.
Iragarkiaren kodea: L1806674