112. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Xehetasun-azterketa 6. poligonoko 1015. lurzatian.
Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2018ko maiatzaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Artaxoako 6. poligonoko 1015. lurzatiaren xehetasun-azterketa (Padre Madoz kalea, 31), Víctor Esparza Lafuente arkitektoak prestatua eta Beatriz Jimeno Iriartek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren alegazio, kexa eta oharrak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2018ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.

Iragarkiaren kodea: L1806676