1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
35E/2018 FORU AGINDUA, maiatzaren 22koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, adinekoen arloan elkartegintza sustatu, autonomia bultzatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko programak garatu eta boluntariotza gauzatzeko diru-laguntzen 2018ko deialdia aldatzen duena. Deialdi hori 25E/2018 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.
Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 15eko 25E/2018 Foru Aginduaren bidez, adinekoen arloan elkartegintza sustatu, autonomia bultzatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko programak garatu eta boluntariotza gauzatzeko diru-laguntzen 2018ko deialdia onetsi zen. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2018ko apirilaren 10ean.
Ohartarazten da deialdiko baremoan zenbait akats atzeman direla testuan. Hartara, bidezkoa da haiek zuzentzea. Aldaketa horren ondorioz, eskaerak aurkezteko 15 egun naturaleko epe berri bat irekitzen da, eskaera berrietarako eta diru-laguntza eskaera aurkeztu duten entitate interesdunek dokumentazio osagarria aurkez dezaten.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. 6. oinarria aldatzea. II. eranskineko (Elkartegintza sustatzea) diru-laguntzaren zenbatekoa esleitzea. Honela geldituko da:
“Lortutako puntuazioaren arabera, honenbestekoak izanen dira diru-laguntzak:
a) Langileak.
1.–50 puntu lortzen dituzten entitateentzat: onartutako aurrekontuaren %80, 4.1 atalean aurreikusitako mugekin.
2.–40 puntu lortzen dituzten entitateentzat: onartutako aurrekontuaren %60, 4.1 atalean aurreikusitako mugekin.
3.–30 puntu lortzen dituzten entitateentzat: onartutako aurrekontuaren %50, 4.1 atalean aurreikusitako mugekin.
4.–20 puntu lortzen dituzten entitateentzat: onartutako aurrekontuaren %30, 4.1 atalean aurreikusitako mugekin.
5.–10 puntu lortzen dituzten entitateentzat: kontzeptu hau ez da diruz lagunduko.
b) Funtzionamendua.
1.–50 puntu lortzen dituzten entitateentzat: onartutako aurrekontuaren %52, 4.2 atalean aurreikusitako mugekin.
2.–40 puntu lortzen dituzten entitateentzat: onartutako aurrekontuaren %50, 4.2 atalean aurreikusitako mugekin.
3.–30 puntu lortzen dituzten entitateentzat: onartutako aurrekontuaren %48, 4.2 atalean aurreikusitako mugekin.
4.–20 puntu lortzen dituzten entitateentzat: onartutako aurrekontuaren %46, 4.2 atalean aurreikusitako mugekin.
5.–10 puntu lortzen dituzten entitateentzat: onartutako aurrekontuaren %44, 4.2 atalean aurreikusitako mugekin.”
2. 4.3. oinarria aldatzea. III. eranskineko (Programak garatzea) diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa. Honela geldituko da:
“Diru-laguntza jasotzen ahal duten entitateek eskuratzen ahal duten gehieneko zenbatekoa ez da inoiz izanen “Programak” modalitateari dagokion aurrekontuko partidan eskuragarri dagoena baino handiagoa.”
3. 7. oinarria aldatzea. III. eranskineko (Programak garatzea) diru-laguntzaren zenbatekoa esleitzea. Honela geldituko da:
“Lortutako puntuen eta diru-laguntzaren eskaeraren arabera esleituko da diru-laguntzaren zenbatekoa, eta entitateak aurkeztutako programatik onartzen den aurrekontuaren portzentaje hauek izanen dira gehieneko diru-laguntzak:
7.1. Adinekoen klub, elkarte eta federazioak:
–35 puntu baino gutxiago: diru-laguntzaren %0.
–35 puntutik 100 puntura bitarte: aplikatu beharreko portzentajea lortutako puntuazioa ken 20 izanen da.
7.2. Adinekoen arloko “beste entitate batzuk”:
–120 puntu baino gutxiago: diru-laguntzaren %0.
–120 puntutik 179 puntura bitarte: aplikatu beharreko portzentajea lortutako puntuazioa ken 100 izanen da.
–180 puntutik 200 puntura bitarte: diru-laguntzaren %80.
Bi modalitateen banakako balorazioa egin ondoren, balorazio ekonomikoaren ondoriozko zenbateko osoa aurrekontuetan erabilgarri dagoen dirua baino handiagoa bada, proportzionalki banatu edo hainbanatuko da baremoa aplikatzearen ondoriozko zenbatekoen gainean.”
4. Beste epe bat ematea, 15 egun naturalekoa, eskaerak aurkezteko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
6. Foru agindu hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Programen eta Diru-laguntzen Kudeaketaren Atalari, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegoari eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalari, behar diren ondorioak izan ditzan.
7. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2018ko maiatzaren 22an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.
Iragarkiaren kodea: F1806843