1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, honako honen kontrakoa: sistema informatikoetako erdi mailako teknikari lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdia; zerrenda bat prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izanen da, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 22ko 265/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda osatzeko deialdia; zerrenda bat izanen da prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko. Prozedura horretan, gora jotzeko errekurtsoa jarri du Guillermo Vitas Gilek deialdiaren kontra, bere izenean eta Nafarroako Ingeniaritza Tekniko Informatikoaren Lanbide Elkargoa ordezkatuz. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, alegazioak egin ahal izateko iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), dela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2018ko maiatzaren 31n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1807413