2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Aiegiko Udalak, 2017ko abenduaren 19an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:
1. Hasiera batean onestea Aiegiko Udalaren 2018. urteko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta horrekin bat datozen arauetan xedatuari jarraikiz.
2. Onetsitako plantilla organikoak eta lan eskaintzak 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen dute indarra, gerora aldaketak egiten ahalko bazaizkie ere.
3. Onetsitako espedientea jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik.
4. Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, plantilla organikoaren behin betiko onespenean.
Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, 2018. urteko plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.
5. Erabaki horien berri ematea Aiegiko Udaleko langileei.
Aiegin, 2017ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.
Iragarkiaren kodea: L1714868