2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
Hirigintzako hitzarmena, 4. sektoreko UA-4.2 unitateari dagokiona. Hasierako onespena
Artaxoako Udalbatzak, 2017ko abenduaren 7an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hitzarmen bat honako hauen artean: Izarbeibarko Mankomunitatea, 4. sektoreko UA 4.2 unitateko konpentsazio batzordea eta Udal hau. Hitzarmen horren helburua da Mankomunitateak bere zerbitzuak ematea Artaxoako UA 4.2 unitatean, eta harguneak onartzeak ekarritako eskubideen ordainketa formalizatzea, baita sareak Mankomunitateari atxikitzea arautzea eta urbanizazioa Udalari eskualdatzeko baldintzak arautzea ere.
Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.
Artaxoan, 2017ko abenduaren 3an.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.
Iragarkiaren kodea: L1714737