11. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU IBARREKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Aldaketak aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 8an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia: 1 9200 62600 partida, “Ekipamendu informatikoa”: 2.505,68 euro. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatuko da.

Kreditu-gehigarriak: 1 2210 1600001 partida, “Diruz lagundutako langile kontratazioaren gizarte segurantza”: 6.508,89 euro, 64,44 euro handitu eta gero. 1 2210 1600002 partida, “Gizarte segurantza”: 45.126,21 euro, 446,79 euro handitu eta gero. 1 9200 11000 partida, “Diruz lagundutako langileen ordainsariak”: 22.009,36 euro, 217,91 euro handitu eta gero. 1 9200 1200902 partida, “Idazkariaren ordainsariak”: 43.852,71 euro, 434,18 euro handitu eta gero. 1 9200 1200903 partida, “Administrari-ofizialaren ordainsariak”: 26.242,71 euro, 259,83 euro handitu eta gero. 1 9200 1200904 partida, “Zerbitzu anitzetako langileen ordainsariak”: 28.593,34 euro, 283,10 euro handitu eta gero. 1 9200 1310004 partida, “Laguntzaileen ordainsariak”: 33.154,76 euro, 328,26 euro handitu eta gero. 1 9200 1310005 partida, “Garbiketako langilearen ordainsariak”: 15.869,04 euro, 157,12 euro handitu eta gero. Onesten diren kreditu-gehigarri guztien batura 2.191,63 eurokoa da. Diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren kontura finantzatuko da.

Ziraukin, 2017ko abenduaren 19an.–Batasuneko burua, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L1714873