2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITAKO ETA ALESBESKO UDALERRIETAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA
Cadreitako eta Alesbesko Administrazio Zerbitzuen Batasuna desegiteko eta likidatzeko erabakia
Cadreitako eta Alesbesko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko batzarrak, 2017ko abenduaren 14an egin bilkuran, legezko gehiengoa izanik, honako hau erabaki zuen:
Lehena.–Cadreitako eta Alesbesko Administrazio Zerbitzuen Batasuna osatzen duten udalek Batasuna desegiteko hartu dituzten erabakiak eta jarraitu den prozedura ikusirik, erabaki da Mankomunitatearen izenean eskuratutako betebehar eta eskubideak likidatzea eta Mankomunitateko udalek horiek beren gain hartzea, Batzarrak 2017ko abenduaren 14ko bilkuran onetsitako desegite agiriaren arabera, eta Batzarreko kide bati ahalmena ematea desegite hori erabateko likidazioa egin arte gauza dezan, erabaki hau betetzeko beharrezkoak diren agiri guztiak bere sinadurarekin onetsiz.
Eskubideak eta betebeharrak. Batasunak onetsitako kontuen ondoriozkoak banatuko dira %50ean Batasuna osatzen duten udalen artean.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Erabakia Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari jakinaraztea, Cadreitako eta Alesbesko Administrazio Zerbitzuen Batasuna Toki Entitateen Erregistrotik ken dezan; ohartarazten da erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela eta horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dela, gaiaren arabera eskumena duen arlo horretako organo judizialari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean; dena dela, aldez aurretik, errekerimendua egiten ahal zaio administrazioari, adostasun egintza baliorik gabe utz dezan, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 44. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Laugarrena.–Delia Linzoain, Cadreitako eta Alesbesko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren burua, izendatzen da desegitea erabateko likidaziora bitarte gauzatzeko; erabaki hau betetzeko beharrezkoak diren agiriak onetsiko ditu bere sinadurarekin, batzar honetako akta barne, orain arte halako eginkizunak izan dituzten langileen laguntza juridiko, tekniko eta administratiboarekin. Mankomunitateko langileei erabakiaren berri emanen zaie, bidezkoak diren legezko oharrekin batera.
Cadreitan, 2017ko abenduaren 15ean.–Burua, Delia Linzoain.
Iragarkiaren kodea: L1714616