2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESA
2018rako zerga-tasak
Esako Udalak, 2017ko abenduaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki du egun indarrean dauden zerga-tasak bere horretan mantentzea, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. artikuluan lege bereko 64. artikuluari buruz ezarritakoan oinarrituz. Ondotik zehazten dira informazio gisa:
1.–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,22.
2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): %4.
3.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
–Portzentajeak: legean ezarritako gutxieneko tarteen arabera.
–Karga-tasa: %8.
4.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: ponderazio indizea 1,4.
Onespen honen kontra Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluaren 1. zenbakian aipatzen diren errekurtsoak aurkezten ahal dira.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Esan, 2017ko abenduaren 14an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.
Iragarkiaren kodea: L1714570