11. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

2018rako karga-tasak

Udal honek, 2017ko abenduaren 14an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

“Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legeak xedatzen duenari jarraikiz, Udalak, osoko bilkuran, ondoko hau erabaki du aho batez, hortaz legeak eskatzen duen gehiengoa izanik:

1.–2018ko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean jarriko diren karga-tasak onestea:

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,1.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga. Karga-tasa: %1.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. Karga-tasa: %3,00.

–Hiri-lurren balio-gehikuntza. Zerga-oinarria, aldi guztietan: 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluak ezarritako gutxieneko portzentajeak. Karga-tasa: %10,00.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea”.

Aritzalan, 2017ko abenduaren 18an.–Alkatea, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1714696