11. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITI

2018rako zerga-tasak

Untzitiko Udalak, 2017ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, honako zerga-tasa hauek onestea erabaki du, 2018ko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten:

–Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga:

–Proiektu tekniko ikus-onetsia duten obrak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4, gutxieneko zenbatekoak hauek direla:

Eraikin berrietarako eta zaharberritze osoetarako: 750,00 euro/metro karratu eraikia.

Eraikinak berritzeko eta lokalak egokitzeko, berekin badakartzate igeltserotza, instalazioak eta akaberak: 525,00 euro gauzatzen den metro karratu bakoitzeko.

Eraikinak berritzeko eta lokalak egokitzeko, berekin badakartzate igeltserotza eta akaberak: 375,00 euro gauzatzen den metro karratu bakoitzeko.

Eraikinak berritzeko eta lokalak egokitzeko, berekin badakartzate akaberak soilik: 225,00 euro gauzatzen den metro karratu bakoitzeko.

–Proiektu tekniko ikus-onetsirik gabeko obrak: aurrekontuaren %4, eta gutxienez ere 100,00 euro likidatzeko.

–Honako hauek EIOZaren likidaziotik salbuetsirik egonen dira: eraikinetako fatxadak pintatzea, eraikin, baratzetako murru, larrain eta oro har lurzatietako paretak berriz zutitzeko obrak, eta eraikinetako estalkietako teilak berriz ere paratzea, haien kostu erreala ez bada proiektu tekniko ikus-onetsirik gabeko obretan likidatu beharreko gutxieneko zenbatekoa kalkulatzeko oinarria baino handiagoa.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

Tarte guztietan aplikatzeko portzentajea, urtean: %3.

2.–Karga eskala, tasak denbora tarteka:

2.1.–0-5 urte: %15.

2.2.–5-10 urte: %12.

2.3.–10-15 urte: %10.

2.4.–15 urte baino gehiago: %8.

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,19.

Untzitin, 2017ko abenduaren 19an.–Alkatea, Antonio San Miguel Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1714770