11. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITI

2. eta 7. arteko aldaketak 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Untzitikoko Udalak, 2017ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2.etik 7.era bitarteko aldaketak 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean, kreditu berezia eta kreditu-gehigarria sartzeko.

Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aldaketa behin betiko onetsiko da.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, lehenengo lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Untzitin, 2017ko abenduaren 19an.–Alkatea, Antonio San Miguel Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1714767