11. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2018ko zerga-tasak. Hasierako onespena

Torres del Rioko Udalak, 2017ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze erabaki zuen 2018rako karga-tasak finkatzea hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioetan, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, Jarduera ekonomikoen gaineko zergan eta Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zergan.

Espedientea, Udaleko Idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Torres del Rion, 2017ko abenduaren 18an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1714736