2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
3. aldaketa Udalaren Kirol Kontseilua erakunde autonomoaren 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Ribaforadako Udalak, 2017ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 3/2017 aldaketa Udalaren Kirol Kontseilua erakunde autonomoaren 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrean.
Jendaurrean jartzen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedienteak aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.
Ribaforadan, 2017ko abenduaren 20an.–Alkatea, Jesús María Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1714872