11. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

2018ko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta kanonak. Onespena

Puiuko Udalak, 2017ko abenduaren 14an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea 2018rako zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta kanonak, 2017koak bere horretan utziz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina sartuko direlarik indarrean:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,40.

–TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga): Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: tarifa ofizialak. Indizea: %1.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,50. Gutxienez ere 35 euro.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren edo gainbalioaren gaineko zerga: %10. Zerga honen tarteen araberako aplikazioa, azken eskualdaketaren arabera: 5 urte bitarte: %3. 10 urte bitarte: %3. 15 urte bitarte: %3. 20 urte bitarte: %3.

–Igerilekuetako prezio publikoak:

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

Denboraldiko abonamenduak

Haurrak, 5etik 13 urtera bitartekoak

40 euro

45 euro

Helduak, 14tik 64 urtera bitartekoak

60 euro

70 euro

65 urtetik gorakoak eta minusbaliotasuna duten pertsonak

40 euro

45 euro

Hilabeteko abonamendua (elkarren segidako egunengatik, hila gorabehera)

Haurrak, 5etik 13 urtera bitartekoak

35 euro

40 euro

Helduak, 14tik 64 urtera bitartekoak

50 euro

55 euro

65 urtetik gorakoak eta minusbaliotasuna duten pertsonak

35 euro

40 euro

Hamabostaldiko abonamendua (elkarren segidako egunengatik, hila gorabehera)

Haurrak, 5etik 13 urtera bitartekoak

30 euro

35 euro

Helduak, 14tik 64 urtera bitartekoak

40 euro

45 euro

65 urtetik gorakoak eta minusbaliotasuna duten pertsonak

30 euro

35 euro

Eguneko sarrera, larunbat eta jaiegunetan

Haurrak, 5etik 13 urtera bitartekoak

6 euro

Helduak, 14tik 64 urtera bitartekoak

7 euro

65 urtetik gorakoak

7 euro

Eguneko sarrera, gainerako egunetan

Haurrak, 5etik 13 urtera bitartekoak

4 euro

Helduak, 14tik 64 urtera bitartekoak

5 euro

65 urtetik gorakoak eta minusbaliotasuna duten pertsonak

5 euro

Gainerako karga-tasa, tasa, prezio publiko eta kanonak bere horretan geldituko dira, gero batean aldatzen ahalko badira ere, hala behar bada.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Puiun, 2017ko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, Nekane Salaberria Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1714610