11. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Xake ikastaroko prezio publikoak 2016/2017. Onespena

Azkoiengo Udalak, 2017ko azaroaren 29an egin bilkuran, Azkoiengo Udalak antolatutako xake ikastaroko zerbitzua emateko prezio publikoaren araua onetsi zuen, eranskin gisa gehitu dena. Orobat, xedatu zuen hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Azkoienen, 2017ko abenduaren 18an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

AZKOIENGO UDALAK ANTOLATUTAKO XAKE IKASTAROKO ZERBITZUA EMATEKO PREZIO PUBLIKOAREN ARAUA

Prezio publikoaren definizioa

1. artikulua. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak emandako ahalmenak erabiliz, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoarekin bat, Udal honek ezartzen du xake ikastaroko zerbitzua emateko prezio publikoa.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Prezio publiko honen zerga-egitatea da Azkoiengo Udalak ikasturte bakoitzean ematen dituen xake klaseetara joatea.

Ordaintzera behartuak

3. artikulua. Ordaintzera beharturik daude ikastaroan parte hartzea eskatzen duten pertsona fisikoak. Beraz, xake klaseetako jardueran izena ematen duten pertsonak.

Zenbatekoa

4. artikulua. Arau honetan finkatutako prezio publikoaren zenbatekoak estaliko du, gutxienez, emandako zerbitzuaren kostua, hau da, irakasleen lanaren kostua.

5. artikulua. Ikastaroan izena ematen denean ordaindu behar da haren kostua.

Hiru hilean behin eginen da ordainketa.

Ikastaroan izena emateko eskabideak Azkoiengo Udaleko Kirol Alorrean aurkeztuko dira.

Indarraldia eta aplikazioa

6. artikulua. Araudi honek aldatu edo indargabetu arte izanen du indarra.

Prezioak:

–Ordu 1eko klasea astean: 32 euro/hiruhilekoa.

–2 orduko klasea astean: 45 euro/hiruhilekoa.

–Teknifikazioa: 55 euro/hiruhilekoa.

–2 orduko klasea astean + teknifikazioa: 65 euro/hiruhilekoa.

Iragarkiaren kodea: L1714670