11. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Desjabetzeak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrenda, San Gregorio kaleko 21eko eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziarena. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2017ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 30-NOV-17 (5/CU).

“Ikusirik San Gregorio kaleko 21eko eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua jartzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen jabeen zerrenda (Osoko Bilkurak 2017ko irailaren 7an hartutako PLE 07-SEP-17 (9/CU) Erabakiaren bidez onetsia) eta ikusirik, orobat, espedienteko txosten teknikoak, ondoko hau erabakitzen da:

1.–Onestea San Gregorio kaleko 21eko eraikinaren oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua jartzeko proiektuak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda. Horiek okupatzea eta eskuratzea guztiz beharrezkotzat jotzen da. Hona hemen zerrenda:

Finka: 1. Jabeak: María Elena Azparen Huarte eta José M.ª Rodríguez Rosales. Helbidea: Antso Azkarraren etorbidea, 27-4. B. Tokia: 1. poligonoko 811. lurzatia. Desjabetu beharreko azalera*: 5,15 m².

(*) Sabaitik zintzilik dagoen bolumena: 5,57 m³.

2.–Ondasunen eta eskubideen zerrenda horretako lurra okupatzeko beharra deklaratzea.

3.–Ahalmena ematea bai José Martín Abaurrea San Juan Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako Alorreko zinegotzi delegatuari bai Alberto Calvo Azagra funtzionarioari ondoko hauek sinatzeko: okupatu aurreko akta, bi alderdien arteko adostasunarena, ordainketakoa eta okupaziokoa, eta desjabetzea egiteko beharrezkoak izan daitezkeen bestelako agiriak.

4.–Desjabetzeak ukitutako ondasunen presako okupazioa deklara dezala eskatzea Nafarroako Gobernuari, kontuan harturik beharrezkoa dela oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua jartzeko lanak egitea.

5.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat; orobat, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Udalaren iragarki oholean ere argitaratzea eta banan-banan jakinaraztea espedienteko interesdunei”.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun indarrean den Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1 artikuluko a) apartatuan eta aplikagarri den gainerako legerian xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2017ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1714650