2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORISOAIN
Xehetasun-azterketa, lerrokadurak aldatu eta bolumenak ordenatzeko Udal Plan Orokorraren AA-26 unitate asistematikoaren eremuan. Hasierako onespena
Alkatetzak abenduaren 15ean eman 28/2017 Ebazpenaren bidez hasiera batean onetsi zen Orisoaingo Udal Plan Orokorraren AA-26 unitate asistematikoaren xehetasun-azterketa, eremu horren lerrokadurak aldatu eta bolumenak ordenatzekoa. Cristian Izuriaga Labianok sustatu du eta 846 elkargokide zenbakia duen Ángel Fernández de Piérola arkitektoak prestatu. Xehetasun-azterketa, ikus-onetsirik jaso ez duena, 2017ko urriaren 30ekoa da. Espediente zenbakia: ED-2017-1.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 72. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egongo da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Osoko Bilkurari igorriko zaio behin betiko onespena eman diezaion, bidezko bada hori egitea.
Orisoainen, 2017ko abenduaren 18an.–Alkate udalburua, Alexandre Duró Cazorla.
Iragarkiaren kodea: L1714638