11. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2018ko diru-bilketarako egutegia

Orisoaingo Udalak, 2017ko abenduaren 14an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

Lehena.–Honako zerga-egutegia onestea:

–Ibilgailuen gaineko udal zerga.

1. Borondatez ordaintzeko epea, apirilean.

2. Bankuan helbideraturik daudenak apirilaren azken egunean kobratuko dira.

–Lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa, eta erroten kanona, halakorik bada.

3. Borondatez ordaintzeko epea, ekainean.

4. Bankuan helbideraturik daudenak ekainaren azken egunean kobratuko dira.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga:

5. Borondatez ordaintzeko epea, irailean.

6. Bankuan helbideraturik daudenak irailaren azken egunean kobratuko dira.

–Herri-lurrak eta lurren errentamenduak.

7. Borondatez ordaintzeko epea, azaroan.

8. Bankuan helbideraturik daudenak azaroaren azken egunean kobratuko dira.

Bigarrena.–Jakinaraztea helbideratu gabeko ordainagiriak haietan aipatzen diren finantza entitateko banku bulegoetako edozeinetan ordain daitezkeela, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak adierazten den egunean iraganen dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Hirugarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Orisoaingo Udaleko iragarki-oholean argitaratzeko agintzea, Orisoaingo herritar orok jakin dezan.

Orisoainen, 2017ko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L1714603