2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Herri-lurrak okupatzeko espedientea, haizea neurtzeko ekipamenduak jartzeko ondoko lurzati hauetan: 8. poligonoko 125., 171. eta 183.ean, 6. poligonoko 200., 292. eta 91290.ean, 7. poligonoko 126.ean, 11. poligonoko 147.ean eta 5. poligonoko 267.ean. Hasierako onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2017ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, aho batez onetsi ere, CENERek sustaturiko herri-lurrak okupatzeko espedientea, haizea neurtzeko ekipamenduak jartzeko dena eta ondoko lurzati hauei dagokiena: 8. poligonoko 125., 171. eta 183.ari, 6. poligonoko 200., 292. eta 91290.ari, 7. poligonoko 126.ari, 11. poligonoko 147.ari eta 5. poligonoko 267.ari. Halaber, baldintza-agiria onetsi zuen Udalbatzak aipatu bilkuran, bai eta espedientearekin datozen gainerako agiriak ere. Espedientea jendaurrean jartzen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera, interesdunek aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan xedatuarekin bat.
Noain Elortzibarren, 2017ko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.
Iragarkiaren kodea: L1714677