2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
2018ko aurrekontua. Hasierako onespena
Murillo el Cuendeko Udalak, 2017ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan –Arradan baitago– egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Arradan, 2017ko abenduaren 18an.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1714693