11. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

2018rako zerga-tasak

Eloko Udalak, 2017ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, honako zerga-tasa hauek onestea erabaki du, 2018ko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten:

–Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga:

–Proiektu tekniko ikus-onetsia duten obrak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4, gutxieneko zenbatekoak hauek direla:

Eraikin berrietarako eta zaharberritze osoetarako: 900,00 euro/metro karratu eraikia.

Eraikinak berritzeko eta lokalak egokitzeko, berekin badakartzate igeltserotza, instalazioak eta akaberak: 600,00 euro gauzatzen den metro karratu bakoitzeko.

–Proiektu tekniko ikus-onetsirik gabeko obrak: aurrekontuaren %4, eta gutxienez ere 50,00 euro likidatzeko.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

1.–Tarte guztietan aplikatzeko portzentajea, urtean: %3.

2.–Karga eskala, tasak denbora tarteka:

0tik 5 urte bitarte: %15.

5 eta 10 urte bitarte: %12.

10 urtetik 15 urtera bitarte: %10.

15 urte baino gehiago: %8.

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:

Hirilurra: %0,26.

Landa-lurra: %0,73.

Elon, 2017ko abenduaren 19an.–Alkatea, Izaskun Zozaya Yunta.

Iragarkiaren kodea: L1714765