11. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

21. eta 25. arteko aldaketak 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Eloko Udalak, 2017ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 21.etik 25.era bitarteko aldaketak 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrean, kreditu-gehigarria sartzeko.

Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Elon, 2017ko abenduaren 19an.–Alkatea, Izaskun Zozaya Yunta.

Iragarkiaren kodea: L1714762