2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZOAIN-ARRIASGOITI
2018ko ordenantza fiskalak. Hasierako onespena
Lizoain-Arriasgoitiko Udalak, 2017ko azaroaren 29an egin bilkuran, eta erregelamenduaren araberako quoruma zuela, hasiera batean onetsi zituen ondotik ematen diren udal ordenantzak:
1.–Ordenantza fiskal orokorra.
2.–Ordenantza fiskala, herriko jabari publikoko zoru, zorupe eta hegalkinean erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituena.
3.–Ordenantza fiskala, herriko jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena.
4.–Ordenantza fiskala, lizentziak oro har eta zehazki hirigintzakoak emateko tasak arautzen dituena.
5.–Ordenantza fiskala, ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituena.
6.–Ordenantza fiskala, kontribuzio bereziak arautzen dituena.
6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, delako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Lizoainen, 2017ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Amaia Ekisoain Gorriz.
Iragarkiaren kodea: L1714637