2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
3. eta 4. aldaketak 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Lesakako Udalak, 2017ko abenduaren 22an egin zen osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 3. eta 4. aldaketak Udalaren 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrean.
Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedienteak aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Lesakan, 2018ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Jose Luis Echegaray Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1800435