2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITUREN
2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Iturengo Udalak, 2017ko abenduaren 14ko bilkuran, aurrekontua hasiera batean onestearekin batera, hasiera batean onetsi zuen, orobat, 2018ko plantilla organikoa; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. eta 271. artikuluei dagokienez, ezarritakoarekin bat.
Iturenen, 2017ko abenduaren 15ean.–Alkatea, María José Bereau Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L1714644