2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITUREN
2018ko aurrekontua. Hasierako onespena
Iturengo Udalak, 2017ko abenduaren 14an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua bete beharrez, aurrekontua jendaurrean egonen da, Udalaren Idazkaritzan, 15 egun balioduneko epean, nahi duen orok aztertu eta egoki iruditzen zaizkion erreklamazioak aurkez ditzan.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, onetsitako aurrekontua behin betikotzat joko da eta hura laburturik argitaratzeko tramitea bete beharko da.
Iturenen, 2017ko abenduaren 15ean.–Alkatea, María José Bereau Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L1714643