2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 3. lurzatiari buruzkoa. Behin betiko onespena
Uharteko Udalak, 2017ko azaroaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea katastroko 1. poligonoko 3. lurzatiari buruzko planeamenduko hitzarmena, Leandro Azcarate kaleko 5. zenbakiko jabeen erkidegoak sustaturikoa. Horren testua espedientean dago, behar bezala eginbidetua (espediente zenbakia: 2017CONV0007).
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. eta 81. artikuluetan xedatuari jarraikiz.
Uharten, 2017ko azaroaren 22an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.
Iragarkiaren kodea: L1714645