2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJON
Akats zuzenketa, familientzako baratzeen adjudikazioaren iragarkian
Akats materiala atzeman da Castejongo Udalak osoko bilkuran, 2017ko urriaren 27an, hartutako erabakian. Erabakia 2017ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 13an.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatuarekin bat, honakoa ezartzen baitu: “administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak”, Castejongo Udalak, 2017ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehena.–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz, zuzentzea Castejongo Udalak 2017ko urriaren 27an egin osoko bilkuran hartutako erabakian atzemandako akats materiala, eta horrenbestez xedatzea honela geldi dadin erabaki horren testuko lehenengo xedapena, zuzenketa egin ondoren:
“Lehena: prozedura abiatzea zenbaki hauetako familientzako baratzeak adjudikatzeko: 5, 7, 9, 12, 19, 21, 22, 23, 26, 33, 35, 39, 44, 46, 47, 54, 56, 57, 76, 79, 81, 92, 93, 94, 95 eta 97”.
Bigarrena.–Zuzenketa hau argitaratzea Udalaren iragarki-oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Castejonen, 2017ko abenduaren 17an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.
Iragarkiaren kodea: L1714741