11. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2018ko ordenantza fiskalak. Hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 2017ko azaroaren 23an egin osoko bilkura arruntean eta legearen araberako quoruma zuela, besteak beste, hasiera batean onetsi zituen 2018ko ordenantza fiskalak, jarraian aipatzen diren aldaketak eginda:

–Agiriak tramitatzeko ordenantza fiskala: lizentzia tasa.

–Udalaren kirol instalazioen erabilera arautzen duen ordenantza. Igerilekuak.

–Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Administrazio espedienteak interesdunen eskura egonen dira Udalaren Idazkaritzan, 30 eguneko epean hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluak ezartzen duenari jarraikiz.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, ordenantzak behin betiko onetsirik geldituko dira, aipatu epea iragandakoan.

Berbintzanan, 2017ko azaroaren 27an.–Alkatea, José H. Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L1714596