2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARGOTA
2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Bargotako Udalaren Batzorde Kudeatzaileak, 2017ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2018ko ekitaldiko plantilla organikoa onestea.
Espedientea jendaurrean egonen da 15 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, aztertu eta egoki iritziz gero, alegazioak aurkez daitezen. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan.
Bargotan, 2017ko abenduaren 19an.–Kudeaketa Batzordeko burua, M.ª Cruz Merino Díaz de Zerio.
Iragarkiaren kodea: L1714764