11. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

110C/2017 EBAZPENA, urriaren 26koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Agrozumos SA enpresaren Lekunberriko lantokirako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Agrozumos SA enpresaren Lekunberriko lantokirako hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31000162011987), erregistro honetan sartu zena 2017ko irailaren 27an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuek sinatua 2017ko irailaren 20an, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko urriaren 26an.–Izaskun Goñi Razquin, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia.

Agrozumos SAren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1712994