109. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

350E/2018 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Burlatako udal-mugarteko C-5 unitate morfologikoan Burlatako Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientea. Sustatzailea Construcciones Valentín Domeño SL merkataritzako enpresa da.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak martxoaren 15eko 173E/2018 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Burlatako udal-mugarteko C-5 unitate morfologikoan Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientea. Sustatzailea Construcciones Valentín Domeño SL merkataritzako enpresa da. Espedientea ebazteko, espedientean jasotako dokumentazioa zuzendu beharko da; hots, informazio eta antolamendu planoak aurkeztu beharko dira, egungo lerrokadurak eta proposatutakoak adierazten dituztenak, hurrenez hurren.

Ebazpen hori 2018ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 6koan, eta hilabeteko epea ireki zen jendaurrean egoteko eta alegazioak egiteko.

Ezarritako epean, ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Determinazioak aldatu nahi dira Udalez gaindiko Plan Sektorialaren hirigintza-antolamendu xehatuan, eta tramitazioa eta onespena Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari dagozkie, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 45.5 artikulua aplikatuta (uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretu Legegilearen bidez onetsi zen testu bategina).

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak espedientea azterturik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin bat (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DU:

1. Behin betiko onestea Burlatako udal-mugarteko C-5 unitate morfologikoan Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa. Sustatzailea Construcciones Valentín Domeño SL merkataritzako enpresa da.

2. Sustatzaileari adieraztea ezen, obren eragina jasan dezaketen beste azpiegitura eta zortasunei dagokienez edo obrak egitea baldintzatzen ahal duten azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak behar diren baimen guztiak lortuko dituela kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

Bereziki, Iruñerriko Mankomunitateak 2018ko apirilaren 4ko txostenean horretarako xedatutakoari jarraituko zaio.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea ebazpen hau eta onetsitako agiria, eta jakinaraztea Udalez gaindiko Plan Sektorialaren esparruak ukitzen dituen lau udalei, Konpentsazio Batzordeari, Iruñerriko Mankomunitateari eta espedientearen sustatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Aditzera ematea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen epe horiek.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 24an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

ERANSKINA

Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa, Burlatako udal-mugarteko C-5 unitate morfologikoan (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1806901