109. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Foruzaingoko 14 kabo lanpostu kategoriaz igotzeko prozeduraren bidez betetzeko deialdiaren merezimenduaren balorazioaren eta proba psikoteknikoen behin betiko emaitzen aurka.

Foruzaingoko 14 kabo lanpostu kategoriaz igotzeko prozeduraren bidez betetzeko deialdian, gora jotzeko errekurtso bana jarri dute 72.699.952-B, 78.749.321-N, 16.580.063-F eta 78.746.152-V NAN zenbakiak dituzten izangaiek, merezimenduaren balorazioaren eta proba psikoteknikoen behin betiko emaitzen kontra (2018ko urtarrilaren 26an argitaratu baitziren). Deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1356/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2018ko maiatzaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1806946