109. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1700/2018 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 6an emandako 850/2018 Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzen dituena. Ebazpen haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozedurak onetsi ziren.

Akatsak atzeman dira Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 6an emandako 850/2018 Ebazpenean. Haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozedurak onetsi ziren.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, “administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak”.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 183/2017 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DU:

1. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 6an emandako 850/2018 Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzea. Ebazpen haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozedurak onetsi ziren. Honela eginen dira zuzenketak:

Hirugarren oinarrian, 2.A.4 atalean, honako hau dioen tokian:

“Doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto edo, hala behar denean, unibertsitateko diplomadun, ingeniari tekniko, arkitekto tekniko edo irakaslanerako baliokidetzat jo daitekeen tituluaren fotokopia, edo titulua emateko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen ziurtagiria.

Titulua atzerrian lortu bada, horren fotokopia eta homologazioaren egiaztagiria aurkeztu beharko dira, otsailaren 20ko 285/2004 Errege Dekretuan eta azaroaren 3ko 3686/2004 ECI Aginduan ezarritakoarekin bat, edo, onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan eta azaroaren 8ko 1837/2008 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.”

Honako hau behar du:

Titulua atzerrian lortu bada, horren fotokopia eta homologazioaren egiaztagiria aurkeztu beharko dira, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, edo, onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan eta azaroaren 8ko 1837/2008 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.”

Hirugarren oinarrian, 2.E.4 atalean, honako hau dioen tokian:

Bederatzigarren oinarrian, 1.2.1.1 atalean (“Lehen proba”), honako hau dioen tokian:

“(...) Izangaiek bi ordu izanen dituzte, gehienez, A zatiko ariketa egiteko (...)”.

Honako hau behar du:

“(...) Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko espezialitateetan eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Informatika eta Esku-hartze Soziokomunitarioa espezialitateetan, epaimahai bakoitzak edo, kasua bada, hautapen batzorde bakoitzak probaren A zatiaren iraupena finkatuko du, espezialitate bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta.

Deitutako gainerako espezialitateetan, izangaiek bi ordu izanen dituzte, gehienez, A zatiko ariketa egiteko (...)”.

2. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera eta Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 28an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Iglesias Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F1806976