109. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

23/2018 FORU AGINDUA, maiatzaren 30ekoa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, José Miguel Gastón Aguas jauna, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiko Memoria Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian ezartzen du atalburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. José Miguel Gastón Aguas, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiko Memoria Ataleko burua, kargutik kentzea, 2018ko maiatzaren 31tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 30ean.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1807318