109. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko apirilaren 25ean hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide bat izendatzen duena.

Nafarroako Eskola Kontseiluaren edo Nafarroako Hezkuntzako Batzorde Nagusiaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 13.6. artikuluarekin bat, Nafarroako Eskola Kontseiluko kideek izaera hori galduko dute, besteak beste, proposamena egin zuen erakundeak hala erabakitzen duenean.

Bestalde, azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 5. artikuluak dio Nafarroako Gobernuak izendatuko dituela Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak, Hezkuntzako kontseilariaren proposamenari jarraikiz, 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuak 2015eko urriaren 28an hartutako Erabakiaren bidez, Ernesto Delás Villanueva jauna ikasleen guraso elkarteen federazioen ordezkari izendatu zen, Sortzen Federazioarena zehazki.

2018ko apirilaren 9an, Sortzen ikasleen guraso elkarteen federazioak aditzera eman zuen Sergio Iribarren Galbete jaunak ordeztuko zuela Ernesto Delás Villanueva jauna Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide gisa.

Ordezkapena gauzatzeko beharrezkoak ziren tramiteak egin ondoren, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko lehendakariak 2018ko apirilaren 9an proposatu du Sergio Iribarren Galbete jauna izendatzea Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide, ikasleen guraso elkarteen federazioen ordezkari gisa, Sortzen Federazioarena zehazki.

Azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, Eskola Kontseiluan edo Hezkuntzako Batzorde Nagusian postu hutsen bat gelditzen bada, beste kide bat izendatuko da, postua utzi duenari dagokion agintaldia bukatu bitarte aritzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Sergio Iribarren Galbete jauna izendatzea Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Nafarroako Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide, ikasleen guraso elkarteen federazioen ordezkari gisa eta Ernesto Delás Villanueva jaunaren ordez, hari dagokion agintaldia bukatu bitartean, hots, 2019ko urriaren 28ra arte, hala xedatzen baita 6.1 artikuluan.

2. Erabaki hau jakinaraztea Sergio Iribarren Galbete jaunari eta Ernesto Delás Villanueva jaunari, eta Hezkuntza Departamentura eta Nafarroako Eskola Kontseilura edo Nafarroako Hezkuntzako Batzorde Nagusira igortzea.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2018ko apirilaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1805647