109. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KINTOKO MANKOMUNITATEA

Oilagorraren ehizaren enkantea

Kintoko Mendi Mankomunitateak gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikorako deialdia egin du, aldez aurreko baimena duela, Kintoko ehiza barrutiko oilagorraren ehiza 2018-2019tik 2022-2023 bitarteko denboraldietan (2023ko urtarrilaren 31n bukatuko da) errentan emateko.

Hasierako prezioa: 10.500 euro + BEZa denboraldi bakoitzeko.

Enkante honetan parte hartzeko proposamenak iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, gehienez ere 20 egun naturaleko epean, azken eguneko 14:00ak baino lehen, aurkeztu beharko dira Baztango Udaleko erregistro orokorrean (erregistroko ordutegia: lan-egunetan, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara).

Baldintza fakultatibo eta ekonomiko-administratiboak eskuragai daude Baztango Udaleko Idazkaritzan (idazkaritza@baztan.eus) eta Nafarroako Kontratazio Atarian: (https://www.navarra.es/home_es/Servicios/PortalContratacion/).

Proposamenak Baztango Udaletxean irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo ostiral baliodunean, 13:00etan.

Baztanen, 2018ko maiatzaren 30ean.–Mankomunitate-burua, Joseba Otondo Bikondoa.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1807208